Itxi

Goiz kronika asteburua

ELKARRIZKETA

Lorea Lizarreta: "Nafarroa osoan euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatuko dugu"

ANE INSAUSTI | EUSKADI IRRATIA

Nafarroako Unibertsitate Publikoko euskara taldeko kidea da Lizarreta, eta gaur arratsaldean Iruñean egingo duten manifestazioaz aritu da Goiz Kronikan.

  • Euskararen aldeko manifestazioa Iruñean

    Eskoletan euskaraz ikastearen aldeko manifestazioa Iruñean, otsailean.

    3:06 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nafarroan euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatzeko manifestazioa egingo dute gaur Iruñean, 17:00etan hasita. Euskararen aurka azkenaldian hartutako hainbat neurri salatuko dituzte: alde batetik, Iruñeko bi haur eskoletara mugatu nahi du euskaraz ikasteko aukera Nafarroako Gobernuak, eta bestetik, Mendigorrian D eredua jartzeari uko egin dio.

Azken erabaki hauekin Nafarroako Gobernuak euskara alde batera uzten duela adierazi du NUPeko euskara taldeko kideak, eta lehentasuna beste kontu batzuei ematen diela, hala nola ingelesari. Hala ere, Nafarroako herritarrak geroz eta gehiago biltzen ari direla, eta arazoa geroz eta azaleratuago eta indartsuago dagoela adierazi du Goiz Kronikako elkarrizketan.