Goiz kronika asteburua
ELKARRIZKETA
Leire Groven: "Ezinbestekoa da errotik aldaketa bat egitea"
ANE INSAUSTI, EUSKADI IRRATIA
Euskal Herriko Mugimendu Feministako kidea da Groven, eta aurtengo martxoaren 8aren inguruan hitz egin du Goiz Kronikan.
-
2019ko Martxoaren 8ko mobilizazioetako bat, Bilbon
5:03 min
Mugimendu Feministak ez du grebarik antolatu aurtengo Emakumeen Nazioarteko Egunerako. Halere, mobilizazioz beteriko eguna izango da aurten ere martxoaren 8a. Aurreko urteko maila berean jarraituko dutela adierazi du Mugimendu Feministako kideak, eta manifestazio jendetsuak espero dituztela.
Zuriketa morearen aurka mintzatu da Groven: “Ezinbestekoa da errotik aldaketa bat egitea, egituretatik hasi eta guztia suntsitzea, berriro eraikitzeko”. Partxe txikirik ez, egiturazko aldaketak nahi dituzte.
Zaintzak erdigunera eraman behar dituztela diotenean, sistema osoa iraultzeaz ari direla adierazi du. Bereziki gogoan izan ditu emakume migratzaile eta arrazializatuak, "prekarietate gehien" sufritzen dutenak baitira.