Itxi

Goiz kronika asteburua

Erreportajea

Denda txikien inguruan sentsibilizatzeko Argitu Gros kanpaina egin dute 70 merkatarik

EUSKADI IRRATI

Donostian ikur izan diren 22 denda itxi dituzte azken hilabeteetan Bagera Donostiako Merkatarien Elkartearen arabera, eta kontsumo ohituren aldaketaz kontzientziateko jarri dute martxan kanpaina.

  • Hainbat denda txiki itxi dituzte azkenaldian jendearen kontsumo ohiturak aldatu direlako.

    Urtarrilean itxi zuten Donostiako Erviti musika denda.

    3:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Denda txikiek betetzen duten funtzio sozialaz ohartarazteko, Argitu Gros kanpaina jarri dute martxan auzoko 70 merkatarik. Izan ere, Donostian ikur izan diren 22 denda itxi dituzte azkenaldian Bagera Donostiako Merkatarien Elkartearen arabera.

Gizartean kontsumo ohiturak aldatu direla adierazi du Xabier Aldalur Dendartean Gipuzkoako Merkatarien Elkarteko kideak. Internet eta saltoki handietan erosten du jende gehienak gaur egun, denda txikietan ordez.

Honen inguruko hausnarketa bultzatu nahi dute Groseko merkatariek, eta merkataririk gabeko auzoa nolakoa izango litzatekeen, argiak itzalita eduki dituzte, iluntasuna eta tristura transmititzeko.