Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Goiz kronika asteburua

GuraSOS

"Arkaitz Errekan ehunka arrain hil dituen isuria istripu kimiko larria izan da"

EUSKADI IRRATIA

Amoniako isuria dela eta, gezurretan aritzea leporatu die GuraSOS elkarteko kideek Zubietako erraustegiko arduradunei.

  • Arkaitz errekan hilda gertutako arrainak.

    Arkaitz Errekan, joan den astean, hilda agertutako arrainak.

    7:49 min
imagen player
imagen player
imagen player

Joseba Belaustegi GuraSOS elkarteko bozeramaileak "arduragabekeria" egotzi die erakundeetako agintariei. Duela astebete Zubietako Arkaitz Errekan ehunka arrain hilda agertu ziren, eta aste honetan GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioak zigor espedientea zabaldu dio erraustegia kudeatzen duen Ekondakin enpresari, honek kamioi zisterna batek plantaren ondoko errekara amoniakoa isuri zuela aitortu ostean.

Belaustegiren arabera, "ezinezkoa" da halako isuririk gertatzea, substantzia arriskutsuen manipulazioa gune berezietan egiten delako eta bertan isuririk gertatuz gero, estoldek jaso eta ur zirkuitu itxira bideratzen dutelako. Horregatik, bai enpresa eta bai GHK "gezurretan" ari direla dio.

Ikerketa abiatzeko trabak jarri zirela salatu du, gainera, Belaustegik. URA agentziako ikuskatzaile bati eta basozain bati Zubietako erraustegiko arduradunek ez zietela intalazioetara sartzen utzi adierazi du, eta, ondorioz, ezin izan zela lehen uneko ikerketa burutu.

GHKak Ekondakin enpresari zabaldu dion zigor espedienteari ibilbide laburra ikusten dio edonola ere, Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako ingurumen diputatua bera delako URA agentziaren administradore eta GHKko presidentea.  

Gaur bizklatzearen nazioarteko eguna da, eta Gurasos elkartetik ohartarazi dute erraustegiak ekonomia zirkularraren aurkako erremintak direla.