Efemerideak
EFEMERIDEA APIRILAK 19
Victoria Kent, espetxe-zuzendari II. Errepublikan
1931ko apirilaren 19an hartu zuen kargua malagarrak.
-
Victoria Kent. Argazkia: Wikipedia
4:26 min
Malagan jaio eta Madrilen, Parisen, Mexikon eta New Yorken bizi izan zen Victoria Kent (Malaga, 1891ko martxoaren 6a-New York, 1987ko irailaren 25a). Eta apirilaren 19 batez, baina 1931n, espetxe zuzendari orokor izendatu zuten Espainiako II. Errepublikan. Urte bat eta bi hilabete egin zituen karguan, denbora oso gutxi, baina orduko presondegien egoera ontzeko erabaki asko hartu zituen: zigor gelak eta baldintza txarretan zeuden kartzelak itxi; emakumeentzako espetxe berri bat eraiki, ama zirenak umeekin egon zitezen; ateratzeko baimenak ezarri...
Bada Victoria Kenti lotua asko gogoratzen den beste pasadizo bat: Clara Campoamor diputatuarekin, 1931ko urrian kongresuan izan zuen eztabaida. Emakumeen boto eskubidearen kontra bozkatu zuen Kentek orduko hartan, iritzita oraindik ez zela momentua. Estu, baina II. Errepublika espainiarreko kongresuak onartu egin zuen emakumeen boto eskubidea: 131 boto alde, 127 kontra. Iñaki Txueka historialariak lagungu digu Vitoria Kent gogoratzen.
Efemeride hau osatzen lagundu digu Iñaki Txuekak (historialaria).