Itxi

Efemerideak

EFEMERIDEA: APIRILAK 5

Ethel Rosenberg, aulki elektrikora kondenatu zuten 1953ko apirilaren 5ean

Errusiarrentzat espoi aritzea leporatu zioten eta heriotzera kondenatu zuten.

  • Ethel Rosenberg, bere senarraren ondoan.

    Ethel Rosenberg. Argazkia: Wikipedia.

    4:13 min
imagen player
imagen player
imagen player

Joshep McCarthyk sustatu zuen komunisten aurkako ehizaren biktima izan zen Ethel Greenglass Rosenberg (Manhattan, Nueva York; 1915eko irailak 28 - Ossining, Nueva York; 1953ko ekainak 19) . Bere senarrarekin (Julius Rosenberg) batera aulki elektrikoan hiltzera kondenatu zuten apirilaren 5 batez, 1953an. Espia zela esan zuten; errusiarrei bonba atomikoaren inguruko informazioa eman ziela. Ethel eta Julius gerra espioitzagatik exekutatu dituzten herritar zibil bakarrak dira Estatu Batuetan. Bere seme biek Obama presidente ohiari eskatu zioen Ethel ama errugabe zela esatea. Frogak egon badaude epaiketa guztia muntaia izan zela erakusten dutenak. Hala ere, hil egin zuten Ethel, 1953an, aulki elektrikoan.

Efemeride hau osatzen lagundu digute Janire Gerenabarrenak eta Iñaki Espigak.