Itxi

Goiz kronika asteburua

EFEMERIDEA: EKAINAK 25

Mafalda azkenekoz agertu zen Argentinako El Mundo egunkarian, 1973ko ekainaren 25ean

Joaquín Salvador Lavado Quinok sortutako pertsonaiak agur esan zuen Buenos Aires (Argentina)hirian argitaratzen zen El Mundo egunkarian. Hala ere, gaurkotasun osoa izaten jarraitzen du Mafaldak.

  • Mafalda pertsonaiaren eskultura.

    Mafalda pertsonaiaren eskultura. Argazkia: Wikipedia.

    4:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mafalda (1964 - 1973) Quinok hil zuela diote askok Mexikon. Mafaldaren sortzaile Joaquín Salvador Lavado Quino (Mendoza, Argentina, 1932ko uztailak 17), saiatu zen azaltzen behinola Mexikon bertan, 2008an, Mafaldaren azkeneko tiraren ondotik ere, 1973ko ekainaren 25ean, gainerako pertsonaiek ere esan zutela agur eta azaldu zutela horren zergatia. Alferrik, antza.

Joaquín Salvador Lavado Quinok erabaki zuen 1964ko irailaren 29an lehenengoz kaleratutako tiraren ondotik, nahikoa zela eta Mafaldaren azkena osatu zuen 9 urte geroago. 1973ko ekainaren 25ean esan zuen agur Mafaldak, egia borobilak esaten zituen neskatoak, Argentinako El Mundo egunkarian.

Sopa gorrotatzen eta Beatles taldea maite zuen neskato argi hark gaurkotasun osoa izaten jarraitzen du.

Efemeride hau osatzen lagundu digu Ainara Azpiazu Axpi komikigile eta ilustratzaileak.