Itxi

Goiz kronika asteburua

KORONABIRUSA

Orioko alkatea: "Lasai gaude, agerraldia kontrolpean dagoelako ziurtasuna daukagu"

EUSKADI IRRATIA

Koronabirusaren agerraldia dela eta, lasaitasun mezua helarazi du Euskadi Irratiko Goiz Kronikan Anuska Esnal Orioko alkateak. 23 kutsatu izan dituzte foko horri lotuta, herrian.

  • Anuska Esnal Orioko alkatea.

    Anuska Esnal Orioko alkatea.

    3:51 min
imagen player
imagen player
imagen player

Orioko agerraldiari lotutako 23 koronabirus kasu baieztatu ditu orain arte Jaurlaritzaren Osasun Sailak. Administrazioak emandako azken datuen arabera, Gipuzkoan atzemandako sei positibo berrietatik lauk Orioko agerraldiarekin dute lotura, baina Nekane Murga Osasun sailburuak zehaztu duenez, aurrez isolatutako familia bereko pertsonen artean gertatu dira kutsatzeak, eta egoera "kontrolatuta" dago.

Ildo beretik, Anuska Esnal Orioko alkateak dio herria "lasai" dagoela, eta ez dutela neurri berezik hartu behar izan. Horrekin batera, ohartarazi du agerraldia Oriorekin lotzen bada ere, lehen kasua bertan aztertu zelako, horrek ez duela esan nahi atzemandako kasuak Orion bertan erregistratu direnik, beste hainbat tokitan ere bai.