Itxi

Efemerideak

EFEMERIDEA: UZTAILAK 12

Lyudmila Pavlichenko frankotiratzaile errusiarra uztailaren 12an jaio zen, 1916an

Sobietar Batasuneko Heroiaren Urrezko Izarra jaso zuen Lyudmila Pavlichenko frankotiratzaileak, 309 nazi hil zituelako.

  • Lyudmila Pavlichenko

    Lyudmila Pavlichenko. Argazkia: Wikipedia.

    6:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Sobietar Batasunean heroia izan zen Lyudmila Pavlichenko (Belova, 1916ko uztailak 12 - Mosku, 1974ko urriak 10) frankotiratzailea izan zen. II. Mundu gerran, Alemanian Errusia inbaditu zuenean boluntario aurkeztu zen armada gorriaren solda izateko. Beste hainbat emakume bezala Stalinen Errusian frankotiratzaile aritu zen eta, diotenez, 304 nazi erail zituen. "Miss Pavlichenko" abestia sortu zuen Woodie Guthrie folk abeslari estatubatuarrak, 1946an, haren omenez. Izan ere, Pavlichenko Ameriketako Estatu Batuetan izan zen Franklin D. Roosevelt presidente zela, Sobiet Batasunaren propaganda egitera.

Lagunak egin ziren Lyudmila Pavlichenko eta  Eleonor Roosevelt, eta 1957an Moskun atzera ikusi ziren.

Pavlichenkok bere memoriak idatzi zituen; gazteleraz ere badago: "La francotiradroa de Stalin" (Critica).