Itxi

Goiz kronika asteburua

Eukaliptoaz erreportajea

Eukaliptoak kalte egiten duela ondorioztatu du Jaurlaritzak eskatutako ikerketa batek

EUSKADI IRRATIA

Jaurlaritzaren Ingurumen sailak eskatuta, EHUko eta Aranzadi Zientzia Elkarteko aditu talde batek egindako ikerketaren ondorioa da hori.

  • Eukaliptoa, azken urteetan nabarmen ugaritu da gure inguruan.

    Eukalipto zuhaitzak.

    3:28 min
imagen player
imagen player
imagen player

Azken urteetan eukalipto (Cryptomeria Japonica) basoen azalera laukoiztu egin da Euskal Herrian. 2018ko Euskal Autonomia Erkidegoko Baso Inbentarioak 18.750 eukalipto zenbatu zituen, horietatik 17.000 Bizkaian.

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Saila eskatuta, EHUko eta Aranzadi zientzia Elkarteko ditu talde batek egindako ikerketaren ondorioak dio eukaliptoa ingurumenerako kaltegarria dela. Arturo Elosegi, EHUko Ekologia irakaslea da ikerketa horretan parte hartu duen adituetako bat.

Eukaliptoaren defentsa egiten duen Basoa elkarteko batzordekidea da Xabier Zubiaurre eta bere iritzia bildu dugu erreportaje honetan. Horren aburuz, eukaliptoak duen erabilera ikusita, etorkizunean beharrezkoa izango da. Halere, kexu agertu da eukaliptoaren landaketak ez dituztelako diruz laguntzen eta egin beharreko inbertsioak handiak direlako.