Itxi

Efemerideak

Efemeridea Urriak 18

Adrian Zelaia: Euskal foru zuzenbidean aditua eta legelari humanista

Duela 5 urte, 2015eko urriaren 18an hil zen Bilbon Adrian Zelaia, ia mendea beteta. Legelaria, unibertsitateko irakaslea, epailea eta euskal foru zuzenbidean aditu handia gogoratu dugu efemeridean.

  • Adrian Zelaia

    Adrian Zelaia

Adrian Zelaia Ibarra 1917ean jaio zen Lutxanan, Barakaldon. Gerra Zibilean, “Gordexola” gudari bataloian sartu zen. Ondoren, Madrilera joan zen Pedagogia ikastera baina erregimenak fakultatea itxi ondoren, Zuzenbide ikasketak egin zituen eta horri lotutakoak izan ziren bere ondoko urteak: Epaile, Botere Judizialaren kontseilu nagusiko kide, unibertsitatean zuzenbide irakasle, eta bereziki, euskal foru zuzenbidearen ikerlari nagusienetakoa izan zen Zelaia. Andres Urrutia notario eta euskaltzainburuak eman dizkigu Andres Zelaiaren inguruko argibideak, bere biografia idatzia baitu. Euskara erabat bereganatu ez bazuen ere, Zelaiaren euskaltzaletasuna ere azpimarratu du Urrutiak.