Itxi

Goiz kronika asteburua

AEB-ko Hauteskundeak

Larraitz Ariznabarreta: "Gizartean antzeman zitekeen bulkada nabaritu dut"

Nevadan, Renoko unibertsitatean irakasle da Larraitz Ariznabarreta. Estatu horretan oraindik ere ez da amaitu hauteskundeetako boto kontaketa. Bidenen garaipenaz eta Trumpen lorpenaz aritu zaigu.

  • Donald Trump, aurrean dituenei hatz erakusleaz keinu eginez.

    Donald Trump

    7:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

Urriaren 17an hasi ziren Nevadan Estatu Batuetako hauteskundeetarako botoa ematen. Estatu bakoitzak bere legedia duenez, azaroaren 12ra arte emandako botoak kontatu behar dituztela zehaztu digu Larraitz Ariznabarretak, Renoko Unibertsitateko irakasleak. "Nahiko argi" omen dago Bidenek irabaziko duela, baina Arizanabarretaren esanetan, Trumpek "zentzu batean ere irabazi duela" adierazi digu.

Gizartean eta bere ikasleen artean halako "bulkada" bat ere antzeman omen du, eta esan du ohi baino jende gehiagok jo duela hauteslekuetan iritzia ematera. Trumpek gizartean errotu duen populismoaren inguruko bere gogoeta ere utzi digu,eta erantsi du "populismoak iraun" egingo duela.

Europatik ulergaitz egin litezkeen zenbait klabe argitzen lagundu digu Ariznabarretak Euskadi Irratiko "Goiz Kronika"ko elkarrizketa honetan.