Itxi

Goiz kronika asteburua

Azaroak 15

Federiko Krutwig: Euskararen batasunaren aldeko akademiko, idazle eta politikaria

1998ko azaroaren 15ean hil zen Federiko Krutwig Zarautzen. Getxon jaioa, aita alemaniarra zuen eta gaztetan ikasi zuen euskara bere kabuz. Idazle, pentsalari eta politikaria ezagutu dugu efemeridean.

  • Federiko Krutwig

    Federiko Krutwig

    4:15 min
imagen player
imagen player
imagen player

Federiko Krutwig 1921ean jaio zen Getxon. Aita alemaniarra zuen eta ama Veneziako etorkin bizkaitarra. Nerabezaroan ikasi zuen euskara bere kabuz. Alemana, euskara, greziera, gaztelania, frantsesa eta portugesa ere bazekizkien. 

1943an gainbeheran zegoen Euskaltzaindian sartu zen, eta Azkuerekin elkarlanean, erakundea suspertzea lortu zuten. Euskararen batasun literarioaren sustatzaile nagusietakoa izan zen Krutwig. 50eko hamarkadan, espiritu separatista leporatu zion frankismoak eta erbestera jo behar izan zuen zuen. Lapurdin, Alemanian, Buenos Airesen eta Parisen bizi izan zen. Garai hartan hasi zen Krutwig Vasconia liburu ezaguna lantzen. 1998ko azaroaren 15ean, duela 22 urte hil zen idazle, pentsalari eta euskaltzalea gogoratu digu efemeridean Joxe Juan Ugaldek, Krutwig berak bizi zela egindako adierazpenak lagun hartuta.