Zientzia gosaria
Goiz Kronika
Zientzia Gosaria: Leonardo Torres Quevedo, EH-rekin zerikusia duen asmatzaile handia
Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio eta dibulgazio arduradunak Zientzia Gosaria eskaintzen digu igandero. Gaur, Leonardo Torres Quevedoren izena berreskuratu dugu historiako kutxatik.
-
Leonardo Torres Quevedo.
11:17 min
Leonardo Torres Quevedo Espainian, Kantabriako Santa Cruz de Iguña herrian jaio zen 1852ko abenduaren 28an. Ingeniaria, asmatzailea eta pentsalaria, ahaztuta dagoen arren Euskal Herriarekin lotura sendoa izan zuen. Torres Quevedok Donostian kokatu zuen munduan pertsonak garraiatu zituen lehen aire-transbordadorea, Ulia mendira herritarrak igotzen zituen 1907an inaguratu zen transbordadoreak. Mundu osoan egindako hamaika proiektu handiren lehena izan zen. Ezagutzea merezi duen lana egin zuen Torres Quevedok. Xehetasunak, Idoia Mujikak.