Itxi

Goiz kronika asteburua

ELKARRIZKETA

Erremundeguy: "Tokiko agintariak kontuan hartu gabe erabaki dute pasabideak ixtea"

Joseba Erremundeguy Euskal Elkargoko mugaz-gaindiko harreman kontseilaria da, baita Baionako hautetsia ere. Ipar Euskal Herriko zortzi muga pasabideren itxieraz bere iritzia eman digu.

  • Joseba Erremundeguy

    Joseba Erremundeguy Euskal Elkargoko mugaz gaindiko harreman kontseilaria eta Baionako zinegotzia.

    6:02 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ostegunaz geroztik zortzi muga pasabide itxi dituzte. "Kopuru txikiak izan arren, familia asko hunkitzen dituela" nabarmendu nahi izan du. Sara, Zugarramurdi, Baztan-Bidasoa edota Larraineko  pasabideak naturalak direla argudiatzen du eta nabarmendu du erabakia, "tokiko agintariak eta herritarrak kontuan hartu gabe" hartu dutela. Terrorismo arrazoiak tarteko hartu dutela eta, "arrazoia, azken mementuan" jakin dutela ere argitu nahi izan du.

Dagoeneko inguruko alkate, elkargo eta Prefetaren arteko elkarrizketa eskatu dutela erantsi du Erremundeguyk. Bidenabar, adierazi du euren kezka azaldu dutela "eperik ez delako finkatu" eta mugak horrela geratuko ote diren beldur direlako. 

Bestalde, gaur arratsaldeko 18:00etan indarrean sartuko den etxeratze-aginduaz galdetuta, aurreikusten zuten zerbait izan dela zehaztu du eta "ber-konfinamendua"-ren zurrumurrua badabiltzala adierazi du.