Goiz kronika asteburua
Urtarrilak 24
Antonio Zavala: Garai bateko euskal munduaren biltzaile nekaezina
Atzo bete ziren 93 urte Antonio Zavala Tolosan jaio zela, 1928ko urtarrilaren 23an. Bertsolaritzaren, herri literaturaren eta, oro har, garai bateko bizimoduaren inguruko bilketa handia egin zuen.
-
Antonio Zavala
7:28 min
2008an zendu zen euskal idazle, euskaltzain oso eta herri literatur eta ahozkortasunaren ikerlaria. Antonio Zavalaren biografia egina duen Joxe Mari Iriondok eman dizkigu xehetasunak erreportajea osatzeko. Bere ekarpen handiena bilketa lana izan zela esan digu, milaka eta milaka bertso paper bildu izana, esaterako. Ez da txantxa uzta: Auspoa sailean soilik 332 liburu argitaratu zituen, 361 bere bizitzan zehar. Xehetasunak, ondoko erreportajean.