Efemerideak
Otsailak 28
Pepita Embil: Eresoinkatik Hego Amerikara, arrakasta bereganatu zuen ahotsa
Igotz Alkorta | EiTB Media
Duela 103, 1918ko otsailaren 28an jaio zen Pepita Embil Gipuzkoako Getarian. Euskal Herrian hain ezaguna ez izan arren, arrakasta handia izan zuen XX. mendearen erdialdean, bereziki Hego Amerikan.
-
Pepita Embil, semearekin.
5:44 min
"Haurtxo Txikia" kantuaren ahots ezagunenetako da Pepita Embil, gerra zibilean, Eresoinka taldearekin abesten zuen kantuetako bat baitzen. Gerraondoan, Mexikora erbersteratu zen. 60ko eta 70eko hamarkadetan zarzuelak eskaini zituzten Mexikoko telebistan… eta arrakasta itzela izan zuten. Placido Domingo Ferrer-ekin ezkondu zen eta izen bereko semearen ama gisa ezagunagoa izan zen bere bizitzako azken urteetan. Baina ez du Pepita Embil-en ibilbideak semearen babesik behar goraipamenak merezi izateko. Eresoinkatik hego amerikara, arrakasta itzela bereganatu zuen abeslariaren efemeridea dakargu aste honetan.