Itxi

Goiz kronika asteburua

NEKATUR - Elkarrizketa

Idoia Ezkurdia: "Datozen 20 egunetan bezeroak izateko aukera izango dugu behintzat"

Euskadiko nekazalturismo, landetxe eta landa apartamentuetako elkarteko kudeatzailea izan da Euskadi Irratiko Goiz Kronikan. "Datozen egunetan erreserbak sartzen hastea" espero dutela adierazi du.

  • Idoia Ezkurdia, Nekatur-eko kudeatzailea.

    Idoia Ezkurdia, Nekatur-eko kudeatzailea.

    7:58 min
imagen player
imagen player
imagen player

LABI aholku batzordearen bileraren zain izan da herritarrak bezala turismo sektorea ere. Idoia Ezkurdia Nekatur Euskadiko nekazalturismo, landetxe eta landa apartamentuetako elkarteko kudeatzaileak adierazi du "berri oso ona" izan dela mugikortasuna Erkidegora zabaldu izana. Hilabete "oso gogorrak" atzean utzita, itxaropentsu agertu da "bezero gabe bolada luzea" eman ostean, datozen egunetan bederen "bezeroak izateko aukera" izango dutelako. Datozen egunetan  "erreserbak sartzen hastea" aurreikusten dute, izan ere "jendea gogotsu" antzematen dute eta euren ostatu mota "egokitzat ikusten dute bezeroek: naturatik hurbil, eremu lasaian eta jende multzo handirik gabe".

Datuei begiratuta, "2019an izandako bezeroen %20 atzerritarra" zela adierazi digu. eta jabetzen dira "bezero mota hori epe erdi-luzean ez dutela izango". Eta beraz, aurrera begira oraindik ere erronka ugari dituztela ere gaineratu du Ezkurdiak.