Itxi

Zientzia gosaria

Goiz Kronika

Zientzia Gosaria: Bakardadea, oso kontuan hartzeko arazoa egungo gizartean

Amaia Arregi Donostia International Phisic Center-eko zientzialari eta komunikazio teknikariaren eskutik hartu dugu Zientzia Gosaria. Gaur, bakardadeak osasunean dituen ondorioak izan ditugu aztergai.

  • Bakardadeak adinekoei eragiten die bereziki

    Bakardadeak adinekoei eragiten die bereziki

    10:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Europar Batasuneko datuen arabera, herritarren %7a urtean behin baino gutxiagotan elkartzen da laguneko edo familiarekin. Erresuma Batuan bakardadearen ministerio bat sortua da, biztanleriaren ehuneko 15 bakardadean sentitzen delako, 75 urtetik gorakoen bitik bat bakarrik bizi da bertan. Covidak areagotu duen egoera da gainera. Ikerketa zientifikoek frogatu dute bakardadeak ondorioak dituela osasunean, funtzio kognitiboen galerarekin edo dementziaren azkartzearekin zerikusia dutenak. Bakardadea ez da fisikoa soilik, ordea, emozionala ere izan liteke, eta horrek ere antzeko ondorioak eragiten dituela ikusi dute. Alegia, jendea inguruan izan bai baina bakarrik sentitzeak ere bakardade fisikoa sentitzearen pareko kalteak eragin ditzake.

Gai potoloa gaur aipagai Zientzia Gosarian Amaia Arregiren eskutik.