Efemerideak
Apirilak 4
Manolo Arozena, ia hiru hamarkada Nafarroako laugarren txapela jantzi zuenetik
Manolo Arozena Nafarroako bertsolaritzan oso kontuan hartzeko izena da. Lau txapela jantzi zituen baina bereziki lan handia egina da herrialde horretan bertsolaritza sustatzen.
-
Manolo Arozena
5:50 min
Manolo Arozenaren bertso ibilbidea ez da ohikoa, 40 urte gertu zituela eman zuen izena lehen aldiz txapelketan aurrez saiorik ere egin gabe. Ondoren, dozena bat urte oparo eta lau txapela etorri ziren. Hori bai, bertso zaletasuna seaskatik edan zuen, amonaren bertso zaharren bidez besteak beste. Gaur egun ere, Nafarroan bertsolari izatea zaila dela esan digu Arozenak.