Itxi

Goiz kronika asteburua

ELKARRIZKETA - IPAR IRLANDAZ

Ihintz Oliden: "Brexitak konplikatu egin du Ipar Irlandako bakearen egonkortasuna"

Eneritz Gorotxategi | EiTB media

23 urte bete dira Ostiral Santuko bake akordioak sinatu zirenetik baina azken egunetan istiluak izan dira. Hamarkadetan Ipar Irlandako berriemaleak hango errealitatearen berri eman digu Goiz kronikan.

  • Autobus bat sutan, Ipar Irlandako istiluetan.

    13 gau daramatzate Ipar Irlandan, istiluetan.

    5:45 min
imagen player
imagen player
imagen player

Azken egunetako egoera "korapilatsua" dela adierazi du Ihintz Oliden kazetariak. "13 gauetako protesta baretzea zaila" ikusten du "gazteak direlako hor daudenak". Halere, Philip Printzearen heriotzak ere egoera zertxobait baretuko duela irizten dio. Haserre horren jatorria, "Brexitak konplikatu" duen egoeran ikusten du. Izan ere Ipar Irlandako itsasoan, portuetan ezarri da Europar Batasuneko muga eta hori "ez da unionisten gustukoa". Lehen kamioiak besterik gabe igarotzen baziren, orain "deklarazioak egin bahar dituzte eta horrek atzerapen eta korapiloak" eragiten dituela dio. Auzo unionistetan "gorbernuko kideen aldetik traizionatuak" sentitu direla ere erantsi du.

Egoera honek izan lezakeen konponbideaz galdetuta, "zaila ikusten duela" argudiatu du, izan e, "askotan azuo unionistetan diru injekzioak egiten dituzte gauzak baretzeko". Halere, "Brexitak gauza asko nahastu dituela" berretsi du, izan ere "Brexita aukera gisa ikusten zuten unionistak aztoratu ditu. Lealistak konbentzitu egin beharko dira eta hor dago gakoa" gaineratu du Euskadi Irratiko "Goiz Kronika"n.