Zientzia gosaria
Zientzia
Zientzia Gosaria: Plazebo efektua, psikeak osasunean eragin dezakeenaren adierazle
Amaia Arregi Donostia International Phisic Center-eko zientzialari eta komunikazio teknikariaren eskutik hartu dugu Zientzia Gosaria. Gaur, plazebo efektua izan dugu hizpide, baita homeopatia ere.
-
Plazeboa entsegu klinikoetan erabili ohi da
8:02 min
Definizioz, plazebo efektua fenomeno ezaguna eta aldi berean kontrolaezina da. Ondorioz, pertsona baten gaixotasun sintomak txikitu egiten dira sendatzeko aurreikuspenaren ondorioz. Hau da, efektiboa ez den zerbait hartuta pertsona horren gaixotasuna hobetu egiten da. Plazeboa, esaterako, entsegu klinikoetan erabiltzen da benetako farmarkoaren onura eta arriskuak behar bezala ikusteko. Efektu nozeboa ere izan liteke ordea, botika batek kalte egingo digula pentsatuta, kalte hori sentitzea.
Bestalde, Amaia Arregik argi dio: Homeopatia da gure gizartean plazeboaren erabilpen zabalduena. Xehetasunak, Zientzia Gosarian.