Efemerideak
Maiatzak 2
Jose Luis Ansorena: Musikagile eta euskal musikaren ikerlari handia
Igotz Alkorta | EiTB Media
1928ko maiatzaren 2an, duela 93 urte jaio zen Jose Luis Ansorena Donostian. Txisturari familiakoa, musikan ibilbide oparoa egin zuen. Iloba Jose Inazio Ansorenaren laguntzaz gogoratu dugu efemeridean.
-
Jose Luis Ansorena
5:21 min
Jose Luis Ansorena Mirandak haurtzarotik izan zuen musikarekiko lotura. Aita, Isidro, txistularia zen, Udal bandaren zuzendaria. Gaztetxotan, harmonia, konposizio eta piano ikasketak egin zituen Donostiako Kontserbatorioan. Altsasuko Kaputxinoen apaiztegian, apaiz eta musika ikasketak tartekatu zituen eta berehala hasi zen koruak zuzentzen. 1973an, Musikaste sortu zuen, euskal musikagileek sortutako musika hedatzeko asmoarekin, eta hurrengo urtean, Eresbil, Euskal Ereslarien Bilduma, gaur egun, Musikaren Euskal Artxiboa dena. Musika erlijioso eta koru musikaren sortzaile ere izan zen. Duela bi urte, 2019ko maiatzaren 1ean hil zen, musika munduan langile nekaezina izan zena.