Goiz kronika asteburua
OSAMA BIN LADEN
Mikel Ayestaran: "Egia esan, Bin Ladenek zuen karisma ez dut berriz ikusi"
ENERITZ GORROTXATEGI| EiTB Media
Estatu Batuetako armadako talde bereziek Pakistango Abottabad hirian hil zuten Osama Bin Laden, Al Qaedako burua. Egun hura eta ondoren nola bizi izan zuen kontatu digu Mikel Ayestaran berriemaleak.
-
Mikel Ayestaran, EITB-ren berriemalea.
5:40 min
Mikel Ayestaran EITB Mediaren Ekialde Hurbileko berriemalea da. 2011ko maiatzaren 2 hartan, Barak Obamak iragarritako albiste hura nola bizi izan zuen galdetu nahi izan diogu. Oso egun "mugituak" izan zirela adierazi digu, "inork ez baitzuen espero horrelako toki batean aurkitzea". "Harrigarri" egin omen zitzaion, izan ere, "inork ezin zuen sinestu, albiste oso potoloa zen, baina galdera asko eragin" zizkiola ere adierazi du.
Bin Laden hil izanak egoera nola aldatu duen galdetuta esan du, "Bin Ladenek zuen karisma ez duela berriz" ikusi. Estatu Islamikoa sortu arren, "ez du lortu ospe eta karisma hori" eskuratzerik. "Osama falta denetik ez dute berresuratu horrelako buruzagirik", zehaztu du.
Herrialdeari dagokion egoeraz, berriz, dio "gatazkak ez direla isildu", eta azpimarratu nahi izan du "AEBko Gobernuak 10 urte behar izan zituela irailaren 11ko atentatuei buelta emateko. Erantsi du "azkenean herrialde aliatu batean Pakistanen zegoela", eta Goiz Kronikako elkarrizketa amaitzeko, "paradoxa" iruditu zaiona azaldu digu: "Terrorismoari aurre egiteko bi gerra sortu, eta etsai nagusia zure lagun baten etxe ondoan" agertu zitzaiola Estatu Batuei.