Efemerideak
Maiatzak 17
Imanol Murua: Herrigintzatik zetorren politikari saiatu eta euskaltzalea
Bihar beteko dira 13 urte Imanol Murua Arregi hil zela eta efemeridean gogoan izan dugu. Zarauzko alkate, Gipuzkoako ahaldun nagusi eta legebiltzarkide ere izan zen Murua.
-
Imanol Murua
6:32 min
2008ko maiatzaren 17an hil zen Imanol Murua Zarautzen. Zarautz zuen herri kuttuna, bertan jaio eta bertan hil zen. Eta bertatik, herrigintzatik hasi zen politikan, frankismo ostean. EAJrekin hasieran, EArekin gero, Zarauzko alkate, Gipuzkoako Ahaldun nagusi eta legebiltzarkide ere izan zen Murua garai ezberdinetan. Joxe Juan Gonzalez Txabarri, Esther Larrañaga eta Andoni Egañarekin gogoratu dugu nor zen Imanol Murua, herrigintzatik zetorrela inoiz ahaztu ez zuen politikaria zela azpimarratu digute eta Egañaren hitzetan "herri maitea" zena, besteak beste. Xehetasunak, efemeridean.