Goiz kronika asteburua
Ekainak 5
Gabriel Aresti: Poesia, harrizko herria esnatzeko
Atzo bete ziren 46 urte euskal literaturaren berritzaile handienetako bat hil zela: Gabriel Aresti Segurola. Felipe Juaristi idazlearen laguntzaz gogoratu dugu Aresti efemeridearen tartean.
-
Gabriel Aresti
4:32 min
Gabriel Aresti Segurola 1975eko ekainaren 5ean hil zen, oso gazte, 41 urterekin. Bilbon jaio eta bertan hil zen. Aresti ez zen sortzez euskalduna, hamabi urterekin hasi zen euskalduntzen. 21 urte zituela argitaratu zituen lehen poemak eta hamar urte geroago "Harri eta Herri", lurrikara eragin zuen bere lan esanguratsua. Poesia sozial eta kritikoa egin zuen Arestik, Euskal Herriak orduan bizi zuen egoera salatzeko. Poesia, herriaren kontzientzia pizteko tresna baliagarria dela uste zuen.
Gaurdaino iritsi dira bere poemak. Lorratz luzea utzi duen idazlerari erreparatu dio Joxe Juan Ugalde lankideak efemeridearen tartean.