Goiz kronika asteburua
Zientzia
Zientzia Gosaria: Pirinioetan, glaziarrak, koral arrezifeak edo itsasoa ikus daitezke
Amaia Arregi Donostia International Phisic Center-eko komunikazio teknikariaren eskutik jaso dugu Zientzia Gosaria. Gaur Asier Hilario Geologian doktorea eta Geoparkeko arduraduna gonbidatu hartuta.
-
Pirineoak
11:29 min
Kutxa Fundazioak eta Donostia International Physics Center (DIPC) ikerketa-zentroak ZientziaKutxa– Gene bidaiaria hitzaldi-zikloa antolatu dute aurten, eta hori izan dugu Zientzia Gosariaren ardatz. Zehatz esanda, Asier Hilario geologoak eskaini zuen hitzaldia: Pirinioak, mendien ikuskizun geologikoa. Asier Hilario bera izan dugu gonbidatu Zientzia Gosarian, eta azaldu digu mendiei begira lehen begi kolpean informazio ugari eskura dezakegula, mendiaren arroka motak esaterako sorreraren berri ematen digu eta pirinioetan oso mota ezberdineko mendiak daude, 30 mendi ezagun aukeratu ditu Hilariok hitzaldirako. Ba al zenekien esaterako Perdio mendian itsasoko fosilak daudela? Azpiko estekan entzun liteke bere hitzaldi osoa, guk laburpentxo bat jaso dugu Hilarioren beraren eskutik.
Ondoren, Amaia Arregik datozen hitzaldi zikloen berri ere eman digu eta galdera bat erantzun du: Ba al da bidaiari sena ematen digun generik? Erantzuna, Zientzia Gosarian.