Efemerideak
Uztailak 18
Julen Kaltzada: Frankismo ilunari aurre egin zion apaiz ekintzaile eta euskaltzalea
Igotz Alkorta | EITb Media
1935eko uztailaren 18an, duela 86 urte, Busturian jaio zen apaiz ekintzaile eta euskaltzalea ekarri digu gaur Joxe Juan Ugaldek efemeridearen tarte honetara. Josu Naberan ibilbide luzean kide izan zuen lagunarekin gogoratu dugu Julen Kaltzada.
-
Julen Kaltzada
5:05 min
Julen Kaltzadaren aita, Julen jaio berritan fusilatu zuten; zinegotzi jeltzalea zen. Apaiz bihurtu ondoren, 50eko hamarkadan Herri Gaztediren sorreran parte hartu zuen eta hurrengo hamarkadetan ez zen geratu: Burgosko prozesuan epaitu zuten, Zamorako apaiz kartzelan egon zen amnistiarekin aske atera arte, AEK-n urteetan jardun zuen, itzulpengintzan, idazten... Efemeridean aztertu dugun ondare oparoa utzita hil zen Julen Kaltzada 2017ko azaroan.