Itxi

Goiz kronika asteburua

Erreportajea-musika

Sorotan Beleren doinuak gogora bandara egokituta, gaur Hondarribian

Aloña Beraza Peña | EITb Media

Hondarribian izango dira gaur musika taldeko kideak “Sorotan Bele Gogoan” proiektuak antolatutako kontzertuan. 25 urte atzera eginda gogoratu dituzte garaiko kontuak gaur iluntzean. Hondarribian izan da Euskadi Irratia.

  • Sorotan Beleko taldekideak entsegu batean. Artxiboko irudia.

    Sorotan Beleko taldekideak entsegu batean. Artxiboko irudia.

    7:58 min
imagen player
imagen player
imagen player

Sorotan Belek urte luzez egindako lana gogoratu dute Urbil Artola eta Gorka Sarriegi taldekideek. 90. hamarkada hasieran Euskal Herriko talde arrakastatsuenaren nondik norakoak izan dituzte hizpide, baina nabarmendu dute ez dela taldearen itzulera-iragarpena. Xabier Zabala kantuen moldatzailea eta proiektuaren bultzatzailea izan da, eta hark azaldu ditu egitasmoaren xehetasunak, Hondarribiako Hiria Musika Bandako Alazne Alberdi zuzendariarekin batera.

Pop eta folk musika estiloak uztartuz hiru disko argitaratu zituen talde hondarribiarrak, eta 1996ko azaroan eman zuen azken kontzertua. Garai horiek gogorarazteko kontzertua eskainiko dute gaur 19:00etan Hondarribiako Kasino Zaharrean, bertako musika bandarekin batera. Sarrerak orduerdian amaitu dira, baina laster iragarriko dituzte kontzertu gehiagoren datak. Euskadi Irratiko Jon Gurrutxaga lankidea izan da entseguetako batean, eta taldekideen testigantzak biltzen dituen erreportajea ondu du.