Goiz kronika asteburua
Diada
Ander Errasti: "Independentismoa ukituta dago, epe motzean ez baitago jomuga argirik"
ENERITZ GORROTXATEGI | EITb Media
Humanitateak, etika eta filosofia gaietan doktorea eta Institut d'Estudis de l'Autogoverneko ikerlaria da Ander Errasti. Pandemiak baldintzatutako Diada egunean mobilizazioak nolakoak aurreikusten ote dituen galdetu diogu Euskadi Irratiko Goiz Kronikan.
-
Ander Errasti, Insitut d'Estudis de l'Autogovern-eko ikerlaria
5:12 min
Pandemiak eragindako iazko etenaren ostean, eta Espainiako gobernuaren eta Generalitatearen arteko elkarrizketa mahaiaen atarian dator 2021eko Diada eguna. Testuinguruan kokatu nahirik, Ander Errasti, Institut d'Estudis de l'Autogoverneko ikerlariarengana jo dugu. Pandemiak "bi ondorio posible" ekar ditzakeela adierazi du: batetik "orain arte ikusitako moduan, kalerako joera eten eta desmobilizatzea", edota ia bi urtez etxean, ahotsa plazaratu gabe egonda eta manifestazio bat egin litekeenean "sorpresa" izatea.
Ikusteke dago gaurko mobilizazioek datorren astean abiatzekoa den Espainiako Gobernuaren eta Governaren arteko elkarrizketa mahaian eraginik izango ote duen. Errastik horren inguruan adierazi du berak "dinamika aldatu" dela irizten diola eta "jada ez dela hain erreaktiboa" izango. Humanitate, etika eta filosofia adituarentzat ordea, gehiago baldintza lezake Espainiako Gobernuaren eta Generalitatearen artean adostasunik ez izateak.
2015etik 2017ra bitarte izandako "eferbeszentzia" ez du egun ikusten eta zehaztu du "independentismoa ukituta dagoela mobilizazioaren esparruan, epe motzean ez dagoelako jomuga". Halere, erantsi du independentziaren aldeko prozesuaren funtsezko "indar tektonikoen" eran jarraituko dutela.