Goiz kronika asteburua
MERKANTZIEN GARRAIOA
Txinako portuetan sortutako inbutuari aurre egiteko, salgaiak errepidez ekartzen hasi dira logistika enpresak
XABIER URTEAGA | EITB MEDIA
Saltoki handietan hasi dira jada jostailuak eta gailu elektronikoak eskuratzkeo zailtasunak nabaritzen.
-
20-25 egun behar izaten dituzte Txinatik salgaiak errepidez ekartzeko
3:36 min
Merkantzien garraioan aritzen diren kamioiak eta itsasontziak eskariari erantzun ezinda dabiltza. Kamioien kasuan bi arazo nagusi daude: Brexitaren ondorioak, eta ibilgailu berriak eskuratzeko denbora asko itxaron beharra Iñaki Ugartemendia Irungo Salvat Logistika enpresako zuzendariak azaldu duenez.
Itsasoz iristen diren merkantzien kudeaketa ere egiten du Ugartemendiaren taldeak. Pandemiaren eraginez, Txinatik salgaiez beteta atera ohi diren itsasontzi kopurua murriztu eta prezioa hirukoiztu egin da. Horri aurre egiteko salgaiak kamioetan ekartzen hasi dira, "20-25 egun behar izaten dute kamioiek Txinatik etortzeko" azaldu du Ugartemendiak.
Txinatik ekartzen dituzte, besteak beste, jostailu eta gailu elektroniko gehienak. Eroski taldean nabaritu dituzte dagoeneko produktu horiek eskuratzeko zailtasunak; elikagaien kasuan ez du eraginik "gehienak bertako produktuak direlako" azpimarratu du Kristian Prieto Eroski taldeko komunikazio arduradunak. Bestelako produktuak eskuratzeko dauden zailtasunei aurre egiteko etengabe hornitzaileekin harremanetan daudela gaineratu du, eta egoera berezi honi aurre egiteko beste hornitzaile batzuen bila ari dira.