Itxi

Efemerideak

Urriak 31

Ignacio Zuloaga: euskal margolari figuratibo handiena

1945eko urriaren 31an hil zen Madrilen Ignacio Zuloaga, pintura figuratiboaren erreferente handia. Maria Amezaga Bilboko Arte Ederren museoko komunikazio arduradunak eman dizkigu xehetasunak.

  • Zuloagaren erakusketa Arte Ederren museoan

    Zuloagaren erakusketa Arte Ederren museoan

    4:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ignazio Zuloaga Eibarren jaio zen, 1870ean. Hamazazpi urte zituenetik Madrilen, Parisen, Sevillan, Segovian eta Zumaian bizi izan zen gehienbat, eta Madrilen hil zen.

Erroman, Madrilen eta Parisen egin zituen pinturako ikasketak eta zerbaitek ezaugarritu badu pintura figuratiboa da. Lehenengo urteetan jaioterriko eszenak margotu bazituen ere, Eibarko iturria eta Arrateko itsua kasu, Zuloaga ospetsua da Espainiako kostumbrismoa islatu zuelako. Besteak beste, zezenketak, Andaluzian bizi izan zen garaiko eraginez.

Munduko hainbat hiritako nazioarteko erakusketetan parte hartu ondoren, 1909an bere bakarkako lehen erakusketa egin zuen New York-en. Ignacio Zuloagak kritika eta nazioarteko publikoa liluratu zituen. Bere garaiko erretratugile eta paisaiagile garrantzitsuenetakoa izan zen. Xehetasunak, efemeridean.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz