Efemerideak
Azaroak 14
Pedro Arrupe: Fedea eta justizia lotu nahi izan zituen jesuiten burua
Igotz Alkorta | EITb Media
1907ko azaroaren 14an jaio zen Bibon Pedro Arrupe, 18 urtez Jesusen Lagundiko buru izan zen gizona. Pello Azpitarte Deustuko unibertsitateko kapilauak azaldu digu digu nor izan zen Arrupe.
-
Pedro Arrupe
3:31 min
Pedro Arrupe Madrilen medikuntza ikasten hasi zen, baina 1927an bertan behera utzi eta jesuita sartu zen Loiolan. Medikuntza ikasten ari zela, Lourdesera joan eta han gaixoen errealitatea ikusita erabaki omen zuen jesuita egitea.
1954an Jesusen Lagundiko Japoniako nagusi izendatu zuten, eta 1965ean nagusi orokor, 18 urtez bete zuen kargu hori. Vatikanoko Bigarren Kontzilioak eragindako aldaketari lotuta, Eliza behartsuei begira jarri nahi izan zuen Pedro Arrupek. Pello Azpitarte Deustuko Unibertsitateko kapilauak lagundu digu Arrupek izandako bizitza eta utzitako ondarea ulertzen.