Itxi

Efemerideak

Azaroak 21

Andoni Urrestarazu "Umandi", euskara sustatzea ardatz izan zuen idazlea

28 urte dira gaur Andoni Karmelo Urrestarazu, "Umandi" idazle eta euskaltzain urgazlea hil zela. 1993ko azaroaren 21ean zendu zen gerra eta erbestea ezagutu zituen euskaltzale sutsu eta idazlea. Manu Ruiz Urrestarazu ohorezko euskaltzainarekin gogoratu dugu "Umandi".

  • Umandiren omenezko plaka Araian

    Umandiren omenezko plaka Araian

    4:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

Araialdeko mendi baten izena hartu zuen izengoititarako: "Umandi". Andoni Karmelo Urrestarazu Landazabal Araian jaio baitzen XX. mendeko lehen urteetan. Espainiako Gerra Zibilean gudari talde batekin ibili zen, Santoñan atxilotu zuten arte. Hiru urte egin zituen espetxean. 1953an Parisera joan zen erbesteratuta eta han Eusko Jaurlaritzan aritu zen lanean, kargu ezberdinak izenez. Oroz gain, euskaltzalea zen Umandi. Argi zion, "euskararik gabe ez dago Euskal Herririk".

Euzko-gogoa, Euzko Deya, Egi Billa, Alderdi Herria, Euzko Gaztedi eta Azkatasuna agerkarietan argitaratu zituen bere lan aipagarrienak. Bere lan nagusia euskara irakastea izan zen eta horretarako metodoak ere argitaratu zituen. Nobela bat, esaera zaharren bilduma zabala... Umandiren lanak gogoratu ditugu efemeridean.