Itxi

Goiz kronika asteburua

Pentsiodunen Mugimendua

Jexux Mari Barrutia, Bizkaiko Pensiodunen Mugimenduko kidea: "Protestan jarraitu beste aukerarik ez dugu"

ENERITZ GORROTXATEGI | EITB Media

Lau urte igaro dira Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren protestan hasi zenetik. Astero irten izan dira kalera euren aldarrikapeekin baina aurrerantzean ere hala jarraitzekotan dira. Gaur Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan manifestazioak egingo dituzte.

  • Pentsiodunak Bilbon egindako manifestazio batean.

    Pentsiodunak Bilbon egindako manifestazio batean.

    9:28 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskal Herriko Pentsiodunen mugimenduak deituta, manifestazioak egin dira Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Lau urte igaro dira asteroko protestei ekin zietenetik, eta indar erakustaldi handiko manifestazioak ere egin izan dituzte. Jexux Mari Barrutiak, Bizkaiko pentsiodunen mugimenduko kideak, Euskadi Irratiko Goiz Kronikan adierazi du lau urteko protesten ostean, badituztela oraindik ere aldarrikapenak egiteko, eros ahalmenaren inguruan edota KPIaren araberako igoera eskatzeko. 

Barrutiaren esanetan, "pandemia bi erreforma egiteko erabili dute eta lotsagarria da hori", eta besteak beste, esan du "pentsioen osagarriak pribatizazio bidean sartu" nahi dituztela. Lan erreformari dagokionez, "prekarietatea" nabarmendu du Barrutiak, izan ere, "erreforma horrek ez dio mesederik egingo eta kaleratzeek berdin" jarraituko dutelakoan dago. Egoera honetan, pozik dauden bakarrak "Confebask eta CEOE" direla erantsi du.

Gauzak horrela, "protestan jarraitu beharra" daukatela azpimarratu nahi izan du "ez digute beste aukerarik uzten. Ez bagara mugitzen, kolpea gogorragoa" izango dela esan du. "Harro gaude orain arte denentzako pentsio justugoak lortzeko egindakoarekin" adierazi du, baina etorkizunera begira zer eginik badutela ere iradoki du Euskadi Irratiko Goiz Kronikan egindako elkarrizketan.