Goiz kronika asteburua
Ukrainako gerra
Abesbatzak bakearen alde
XABIER URTEAGA | EITB MEDIA
Mundu osoko ehunka abesbatzek, gaur eguerdian, Dona Nobis Pacem kantatu dute bakearen aldeko abesbatzak ekimenaren harira. Euskal Herrian Bizkaiko abesbatzen elkarteak bat egin du ekimenarekin.
-
3:42 min
Azken aldian Ukraniatik egunero iristen dira bonba eta sirena hotsak. Hala ere, bada bestelako doinuak entzuteko aukera ere. Hiria suntsitzeko eskari nahian, martxoaren 9an, Kieveko Orkestra Sinfonikoak hiriko plazan Beethovenen bederatzigarren sinfonia jo zuen. Odessatik berriz, Verdiren Nabuco operaren doinuak iritsi zitzaizkigun. Gaur, mundu osoko plaza desberdinetan ehunka abesbatzek bakearen aldeko ekimenarekin bat egin dute Dona Nobis Pacem kantatuz.
Euskal Herrian, Bizkaiko abesbatzen elkarteak Bilboko Arriaga plazan eguerdiko 12:00etan egingo den egitasmoarekin bat egin du. Ondoren, gerra amaitu dadin eskatu eta ukrainarrei elkartasuna adierazteko Txoriak txori eta Agur Jauna abestiak ere kantatu dituzte.