Itxi

Goiz kronika asteburua

Frantziako hauteskundeak

Mixel Esteban: "Eskuin muturrari aurre egiteko bide bakarra ezkerraren eta ekologisten arteko batasuna da"

Ane Zuazubiskar | EiTB Media

Frantziako hauteskunde legegileetan ezkerra oposizioko lehen indarra izatea da lehentasuna Mixel Esteban Ipar Euskal Herriko Europe Ecologie-Berdeak alderdiko ordezkariaren ustez. EH Bai koalizioari ere eskua luzatu dio, Ipar Euskal Herriko hiru hautesbarrutietarako akordioa egiteko.

  • Ekainean egingo dira hauteskunde legegileak Frantzian.

    Ekainean egingo dira hauteskunde legegileak Frantzian.

    7:57 min
imagen player
imagen player
imagen player

Frantziako hauteskunde legegileetan oposizioko lehen indarra izatea lortu behar dute ezkertiar eta ekologistek, Mixel Esteban Ipar Euskal Herriko Europe Ecologie-Berdeak alderdiko ordezkari eta Baionako hautetsiak Euskadi Irratiko Goiz Kronikan azaldu duenez: "bide bakarra da ezkerraren eta ekologisten artean batasuna egitea. Populazioa ohartzen da eskuin muturra Frantziako Estatuan eta Ipar Euskal Herrian ere aitzinatzen ari dela, eta horren kontra bat egin ezean eskuin muturraren aurrean eskuin liberalismoa baino ez da izango".

Ipar Euskal Herriari dagozkion hiru hautesbarrutietan elkar babesteko eskua luzatu die Estebanek EH Bai koalizio abertzaleko kideei: "Melenchonen alderdiaren jarrera ez da euskararen aldekoa, baina negoziaketa politikoan urgentzia delarik, halako gauzak negoziatu litezke. Euskararen aldekoak gara ekologistak ere, eta negoziatu liteke, baina gaur egun batasuna egin behar dugu urgentziaz".