Itxi

Goiz kronika asteburua

ERREPORTAJEA

Bertsolaritza eta adinekoen egoitzak bat eginda

XABIER URTEAGA | EITB MEDIA

Adin-adin egitasmoaren baitan Gipuzkoako 18 egoitzatan bertso saioak antolatu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak.

  • Egaña eta Agirreazaldegi Bergarako Mizpirualde egoitzan

    Egaña eta Agirreazaldegi Bergarako Mizpirualde egoitzan.

    4:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bertsolaritza adinekoen egoitzetara eramatea, eta horietan bizi diren pertsonen parte-hartzea bultzatzea dira Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankuk prestatutako "Adin-adin" egitasmoaren helburuak. Maiatzean Gipuzkoako 18 egoitzatan izan dira saioak.

Bergarako Mizpirualde egoitzan Andoni Egaña eta Ainhoa Agirreazaldegi aritu ziren bertsotan. Pandemiaren ondorioz, solairuka antolatutako hiru emanaldi egin zituzten. Adineko pertsonentzak horrelako saioak mesedegarriak dira antolatzaileen esanetan.