Itxi

Goiz kronika asteburua

Kolonbiako hauteskundeak

Ezkerrera egin dezake Kolonbiak, lehen aldiz

ANDER ALTUNA | EITB MEDIA

Kolonbian bizi den Xabier Alvarezengana jo du Euskadi Irratiko Goiz Kronikak presidentetzarako hauteskundeen atarian. Alvarezen hitzetan “itxaropena” piztu du Gustavo Petro buru duen ezkerreko koalizioak gizarteko sektore askotan.

  • Kolonbiako hauteskundeak.

    Kolonbiako hauteskundeak.

    7:23 min
imagen player
imagen player
imagen player

Inkestek diotenez, Itun Historikoa ezkerreko koalizioa da Kolonbiako hauteskundeen lehen itzulia irabazteko faborito nagusia. Ezkerrak ez du inoiz agindu herrialde horretan; soilik eskuineko eta zentroko gobernuak ezagutu ditu txandaka. Gustavo Petro, Bogotako alkate ohiak, eta Francia Marquez, ekintzaile feministak, osatutako bikotea da mugimendu progresistaren ardatza.

"Aldaketa politikoa irudikatzea lortu dute. Petro ordezkari publiko aurrekoia da. Marquez aldiz, lurraldea defendatu duen lider sozial ezaguna da, afroamerikarren ondorengoa, feminista, ama bakarra….", halaxe definitu ditu ezkerreko ordezkari nagusiak Xabier Alvarezek Euskadi Irratiko "Goiz Kronika"n.

Kolonbian bizi da Alvarez, txiroenekin lan egiten, eta ondo ezagutzen du bertako errealitatea. Uribismoaren gainbeheraz, eskuineko bi hautagaien aukerez, eta iruzur elektoral baten mamuaz ere aritu da.