Efemerideak
Ekainak 19
Jose Luis Lekuona "Lexoti", eskola zaharreko bertsolaria
2006ko ekainaren 19an, duela 16 urte hil zen bertsolari oiartzuarra ekarri dugu efemeridearen tartera. Antton Kazabon gai jartzaile eta idazleak eman dizkigu argibideak.
-
Mikrofonoa
5:07 min
Jose Luis Lekuona Lexoti Oiartzungo Ergoien auzoan jaio zen, Maixta Borda baserrian. Bere aitona morroi egondako Lezoti baserritik datorkio goitizena. Aitona eta aita ere bertsotan aritzen ziren, eta Lexoti gaztetxotatik hasi zen nabarmentzen. Etxetik jaso zuen bertsoa eta eskola zaharreko bertsolaria zen, umorea arma nagusi zuena, Antton Kazabonek azpimarratu digunez. Bertsolaria, apustularia, lagun artea gustoko zuena, garai baten isla zen. Bizimodu hark osasun arazoak eraginda, azken hamarkadak arrebaren etxean, Ereñozun eman zituen. Oiartzunen bere izenean antolatu zen sariketara gustora etortzen zen ordea, urtero. Xehetasunak eta bertsoren bat, efemeridean.