Goiz kronika asteburua
ERREGAIAK
Altuna: "Garraioa gastuen arabera ordainduko balitz, Gobernuaren laguntzak ez lirateke beharrezkoak izango"
MAITE ALUSTIZA | EUSKADI IRRATIA
Jon Altuna Hiru sindikatuko ordezkariaren arabera, garraiolariek eta bezeroek derrigorrez bete beharreko faktura bat sortu beharko litzateke. "Espekulazio handia" dagoela uste du, eta petrolio enpresak "gehiago estutu" beharko liratekeela iritzi dio.
-
Jon Altuna Hiruko ordezkaria.
6:07 min
Espainiako Gobernuak gaur onartuko dituen neurrien zain, garraioaren aldeko Espainiako plataformak mahai gainean jarri du beste geldialdi bat egiteko aukera. Hiru Euskal Herriko garraiolari autonomoen sindikatua "beste lan batzuetan" ari dela azaldu du Jon Altuna ordezkariak, Euskadi Irratiko 'Goiz Kronika'-n. Altunak dioenez, gasoilaren prezioaren igoera eta bidesariak ez lirateke arazo izan beharko garraiolarientzat, baina gaur egun badira.
Sindikatuak zera eskatu du: faktura ofizial bat egon dadila garraiolariak eta bezeroak derrigorrez bete beharrekoa. "Horrela, gasoila igotzen bada, automatikoki agertuko da fakturan eta garraiolariak kobratuko du".
Altunaren iritziz, gobernuaren diru laguntza ez da lehentasuna, diru hori ez delako garraiolarientzat: "Orain dela bost urte, petrolio upela oraingo prezioan zegoen, baina orduan erregaia ez zegoen bi eurotan. Espekulazio handia dago eta petrolio enpresak diru asko irabazten ari dira".