Itxi

Goizak gaur

Miren Basaras

"Erregulatzaileek onetsiz gero, lehen dosiak abendu erdian emateko prest leudeke"

Miren Basaras EHUko mikrobiologoak ontzat jo du Astrazeneca enpresak eta Oxford unibertsitateak iragrritako % 70eko eraginkortasun tasa.

  • Miren Basaras

    Miren Basaras

    5:27 min
imagen player
imagen player
imagen player

Astrazeneca farmazia enpresak eta Oxford unibertsitateak % 70eko eraginkortasuna duen txertoa iragarri dute gaur. Datu hori, hala ere, % 90era ere irits daiteke, txertoa emateko metodologiaren arabera. Munduko bazter guztietara azkar zabaldu daitekeela adierazi dute, biltegiratzeko erraza delako eta kostu ekonomikoa, beste batzuena baino baxuagoa. Miren Basaras EHUko mikrobiologoak ontzat jo du % 70eko eraginkortasuna.

Edonola ere, Astrazenecak bere webgunean emandako informazioaren arabera, txertoak ekainera arte ez lirateke iritsiko Europara. Beraz martxan diren txerto-ekoizpen guztiak beharko direla azpimarratu du mikrobiologoak. Edonola ere, Miren Basarasek uste du, erregulatzaileen oniritzia jasotzen badute,  abendu erdirako lehen dosiak emateko prest izatea. Pfizer konpainia legoke lehen baimena lor dezakeen enpresen artean. Ekoizpenean hasiak dira jada enpresa batzuk.

Pedro Sanchezek estatu espainiarrerako iragarritako txertaketa estrategia bateratua "logikoa" dela adierazi du Basarasek, ez baita bakarrrik txertoa jartzea bakarrik, nork, noon eta zein txerto jarri ere zehaztu behar baita.