Itxi

Goizak gaur

Gorka Knörr

"Argi dago estrategia desberdinak daudela"

Generalitateak Madrilen duen ordezkariak adierazi duenez, estrategia bateratzea da erronka nagusia eta garrantzia kendu nahi izan dio negoziazioak horrenbeste luzatu izanari.

  • Gorka Knörr

    Gorka Knörr

    10:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gorka Knörrek, Generalitateak Madrilen duen ordezkari eta JxPacteko kideak argi eta garbi esan du "Goizak Gaur" albistegian: garrantzitsuena da ERCk eta Juntsek akordioa lortu izana. Akordioa lortzeko presioaren beharra izateak ez du, Knörren iritziz, akordioa bera ahul egiten: "pentsatu behar dut gauza izango garela akordioa garatzeko eta aurrera eramateko. Momentu larriak bizitzen ari gara denok, ez soilik nazio gisa, baita ekonomikoki ere, eta horrek behartuko gaitu zuhur jokatzera eta desadostasunak alde batera uztera", aipatu du.

Bestalde, akordioa lortzeko behar izan den denborari garrantzia kendu nahi izan dio Generaltatearen ordezkariak, eta azpimarratu du 40 bat egunetan gertatu dela eta ez 84tan, esan izan den moduan. "Gure inguruko nazioetan ohikoa izaten da epe hori", nabarmendu du.

Estrategia desberdinak

Gobernua osatzea ezinbesteko baldintza da independentismoaren bide orrirako, eta Knörren arabera, "Aragones pertsona sendoa da politikoki eta bere onenak joko ditu. Argi dago estrategia desberdinak daudela. Alderdi bakoitzak bere esparrua izan behar du baina estrategia adostu behar dugu eta hori denontzako erronka da. Ez bakarrik 3 alderdiona, askoz zabalagoa da".

Espainiako gobernuaren eta Generalitatearen arteko eztabaida mahaiari lotuta, Knörrek dio kanpainan eta ostean esan duela Juntsek eztabaida mahaiaren proiektua eta garapena errespetatzen dutela, "nahitz eta pensatzen dugun Espainiako gobernuak ez duen inolako borondaterik mahaiaren edukian aurrera egiteko. Kataluniarrek nahi dutena kataluniarrek esan zuten hauteskundeetan eta hori ez da Illak edo Avalosek esaten dutena. Hauteskundeetan argi eta agrbi geratu zen on dagoen gehiengoa bai botoetan, bai eserlekuetan".