Itxi

Goizak gaur

Aintzane Urkijo

Ura Agentzia: "Zoritxarrez, Donostiako kasua ez da bakarra; ibai asko daude hondakinez beteta"

Donostian Urumea ibaian azaldutako hondakinen garbiketak polemika eragin du, Donostiako Udalaren arabera, Ura agentziari baitagokio lan hori. Aintzane Urkijo Agentziako Lan Hidraulikoen arduradunaren arabera, berriz, Donostiako Udalarena litzateke ardura hori.

  • Eguzki talde ekologistak Urumea ibaian grabatutako bideotik ateratako irudia

    Eguzki talde ekologistak Urumea ibaian grabatutako bideotik ateratako irudia

    5:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eguzki talde ekologistak egin zuen salaketa urtarrilaren 1ean. Donostian, Urumea ibaia, Mundaizko eta Maria Kristina zubien artean, zabortegi bihurtuta erakutsi zuensare sozialetan argitaratutako bideoan. Aulkiak, bizikletak, somierrak, arropa lixatzeko mahaiak, sukaldeak, komunak eta abar ikus zitezkeen bertan, eta Ura Agentziari eskaera egin zion gertatutakoari buruzko ikerketa egin zezan. Donostiako Udalari, bestalde, garbiketari ekiteko eskatu zion.

Udalak, ordea, garbiketa lan horiek Ura Agentziari dagozkiola azpimarratu zuen. Aintzane Urkijo Ura agentziako Lan Hidraulikoen arduradunak "Goizak Gaur" albistegian hori gezurtatu du. Izan ere, Agentziarekin zeukan lankidetza hitzarmena iraungita dagoela argudiatuta esan du Udalak garbiketa ez dagokiela eurei; alabaina, Urkijok azpimarratu du hitzarmena iraungita egonagatik ere, berria sinatu bitartean ere, Udalaren eskuetan daudela zeregin horiek.

Ura Agentziako kideak nabarmendu duenez, zoritxarrez, Donostiako kasua ez da bakarra, ibai asko baitaude hondakinez beteta, eta gogorarazi du ibaiak ez direla zabortegiak: "Zabor mota bakoitzak badu hur botatzeko leku egokia; ibaiak ez dira zaborrak botatzeko lekua".