Hiri Gorrian
Hiri Gorrian
Euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesa baino askoz gehiago
Donostian 100 hizkuntza hitz egiten direla konbentzituta abiatu zuten 101 L, honen berri eman digute egitasmoa martxan jarri duten kideek.
-
4:47 min
Autokarabanan murgildu dira 101L egitasmoko kideak Donostian barrena bigarrengoz, auzoz auzo, hirian hitz egiten diren hizkuntzak biltzeko asmoz. Kartel eta argazkiz koloreztatu dute autokarabana, kolore ezberdinetako txintxetekin markaturiko munduko mapa bat topatu dugu bertan, Donostian bizi diren atzerritarrak zein jatorri geografiko anitzetakoak diren erakusteko eta alboan argazkiz beteriko marko bat ere jarri dute, non elkarrizketatuak izan diren pertsona guztiak ikus ditzakegun.
Azerbaianera, Magrebeko hassaniera, georgiera, serbiera, Senegaleko wolofa, Pakistango urdua, Finlandiako suomiera, Kongoko lingala… Donostian lau hizkuntza baino askoz gehiago hitz egiten direla kontatu digute 101 L egitasmoko kideek. Urtebetean 50 hizkuntzatik gora bildu dituzte eta aurten erronka 100ean jarri dute.
Bi pertsonek hartu dute lan honen ardura, eurak arduratzen dira egunero auto karabanako muntaia prestatu, elkarrizketak egin eta jasotako informazio guztia antolatzeaz. Larunbatetik aurrera, egitasmoa amaitzean, bideoak eta webgunea prestatuko dituzte bildutako materialarekin.