Hiri Gorrian
Yoga eta harpa
Lasai hasi nahi izan dugu ikasturtea! Yoga eginez eta harpa entzunez
Esther Fernández Yoga 802 estudioko irakaslea eta Ane Artetxe harpa jotzailea izan ditugu gonbidatu 'Hiri Gorrian'.
-
25:37 min
'Hiri Gorrian' laaaa-saaaai hasi nahi izan dugu ikasturtea. Estresik gabe. Eta horretarako, zer hobeto yoga egin eta harpa entzutea baino?
Aholku batzuk eman dizkigute behintzat Esther Fernández yoga irakasleak eta Ane Artetxe harpa jotzaileak. Eta gurea maratoi luze bat ere badenez, Ibon Esparza korrikalariak esan digu nola hasi behar dugun lasterketa hau. Azkarregi hasten bagara, ez garelako ekaineko gure helmugara iritsiko.