Hiri Gorrian
Irango erroak
Persiarrak dira irandarrak, ez arabiarrak; poesia maite dute, eta izozkiak
Irango kulturan murgildu gara Agurtzane Belauntzaran gida turistikoaren eta Iker Arakistain azpeitiarraren eskutik. Literaturaz, musikaz, aisialdiaz eta persiarren bizimoldeaz hitz egin digute.
-
26:34 min
Oso abegikorrak omen dira irandarrak eta bi galdera egiten dituzte norbait ezagututakoan, "nongoa zara?" , "Irani buruzko zein ikuspegi duzu?". Ondo ezagutzen ditu Agurtzane Belauntzaran gida turistikoak iraniarrak. Bost aldiz izan da persiarren lurraldean eta bizikletan ere egin du Ankaratik (Turkia) Teheranerainoko (Iran) bidea. Iker Arakistain, berriz, diru-laguntza bati esker izan da Teheranen 7 hilabetez enpresa batean praktikak egiten.
Irandarrek euren poetak miresten dituzte: Omar Jayam, Hafez, Saadi. Denbora-pasa gustukoenetakoa dute belazeetan etzan eta elkarrekin hizketan egitea. Eta tea erruz edaten dute. Ez esan gero arabiarrak direnik; Iraniarrak persak dira.