Hiri Gorrian
Dantza suelto txapelketa
Euskal Herriko dantza suelto txapeldunak, lehengoak eta oraingoak
Euskal Herriko dantza suelto txapeldunak 'Hiri Gorrian'. Orain 20 urteko irabazleak, Kimetz Larrañaga eta Eneritz Epelede, aurrez aurre izan dira Xabier Artola eta Idoia Besada egungo txapeldunekin.
-
31:49 min
Kimetz Larrañagak eta Eneritz Epeldek 1998an, 1999an eta 2000 urteetan lortu zuen Segurako Euskal Herriko dantza sueltoko txapela. Xabier Artolak eta Idoia Besadak 2016an, 2017an eta 2018an lortu dute irabazle izatea. Biek ala biek lortu dute Udalaren sari berezia eskuratzea.
Nestor Basterretxearen garaikurra bikote irabazlearen udaletxean izaten da urte horretan, hurrengo Txapelketa egin arte. Halere bikote irabazlea ordezkatzen duen Udala sariaren jabe egingo da bikote horrek hirutan segidan edo bost urtez txandaka Txapelketa irabazten badu. Eta beraz, Kimetz eta Eneritzek lortutakoa Azkoitiko udalean dago. Xabier eta Idoiak irabaztakoa Irurako udalera joan da.
13 eskultura egin zituen Basterretxeak eta aurten banatu da azkena
Kimetz, Eneritz, Xabier eta Idoia 'Hiri Gorrian' aritu dira dantzak izan duen bilakaerari buruz.