Itxi

Hiri Gorrian

Artista Laudioarra

'Forbes aldizkarian nire marrazkiak agertu izanak izugarri pozten nau'

Ines Laresgoiti Mexikon bizi den artista laudioarra da. Marrazkiak egitea maite duen arren, bere benetako pasioa zenbakiak dira; ingeniaritza aeronautikoa ikasi zuen.

  • Elle Panique artistaren argazkia

    Elle Panique artistaren argazkia

    20:25 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bost urte daramatza Mexiko Hiriko Erroma auzoan bizitzen Ines Laresgoitik. 'Ez dakit zer daukan hiri honek baina, engantxatu egiten du' aitortu digu laudiorrak. Urte asko daramatza bere jaioterritik kanpo artista gazteak; Madril, San Francisco eta Mexiko izan dira bere bizitokiak eta nahiz eta ikasketaz ingeniari aeronautikoa den, lanibde bezela beti aritu izan da finantza munduan. Gaur egun, inbertsio funtsa batean lan egiten du Project Manager moduan eta kontatu digu eskuartean duen obra Polanco auzoan eraikitzen ari diren bulego eraikina dela.

Lanetik kanpo, ordea, bere pasioa marrazketa da: Elle Panique da bere marka eta oso pozik kontatu digu Forbes aldizkariarentzat egindako lana.

Bere bizitzaz, lanaz eta bizi den hiriaz hitz egin digu Mexikotik, Ines Laresgoitik.