Hiri Gorrian
TARTEKA, ARTEA
'Marrazten ez dakiena ikasten hasteko punturik onenean dago'
Gorka Belasko Euskal Herria's Sketch Crawl-eko kidea da; koadernoa hartuta kalean marrazten duten lagunen elkartea ezagutu dugu Batxilergo artistikoko Artzentalesko irakaslearen eskutik.
-
Gorka Belasko zuzenean egin digun argazkia eskuan
21:06 min
Mundu mailako mugimendua da Sketch Crawl: kuaderno zuria hartu, arkatza edo bakoitzak nahi duena eta parean duzun hori marraztu. Irudi erromantikoa bezain erlaxagarria dela kontatu digu Gorka Belaskok 'Hiri Gorrian'. Euskal Herria's Sketch Crawl taldean marrazkilari ugari batu dira; denak maite dute marraztea, batzuk beraien ofizioaren parte izanda baina beste batzuk afizio hutsez.
Non ibiltzen diren, zer marrazten duten eta euren hitzorduen izaeraz hitz egin digu, marrazkia zuzenean egiten zigun bitartean.
Gorkarekin batera ezagutu dugu Jon Urutxurtu; marrazkiak postal bihurtu daitezelako jarri dugu fokua Jonengan; berak bildu baitu Arratia protagonista bezela duten posta txartelak. XX. mende hasierakoak bildu ditu, Alemaniatik bidalitakoak, baita alemanieraz idatzitakoak ere. Istorio ugari, orain, ikusgai izango direnak Igorreko Lasarte Aretoan; den denak bildu zituen Jon Urutxurtuk duela urte batzuk Arratia post txarteletan liburuan.